Mendilagunek Jarindo eta Albertia mendiak igota hasiko du ikasturtea

E.H. 2025ko ira. 25a, 07:30

Mendilagun egitasmoaren irteera bat. Mendizaleak Orioleko tontorrean.

Berbalagun egitasmoko mendizaleek Araba aldean estreinatuko dute ikasturte berria: Legutio ondoko Jarindo (896 m) eta Albertia (867 m) mendiak igota. Urriaren 5ean egingo dute txangoa. 

Beti bezala, irteera irekia izango da. Hau da: euskara praktikatzeko eta mendiaz gozatzeko gogoa duten guztiei zabalik dago jardunaldia. Mendirako hitzordua Durangon egingo dute, San Roke auzoko aparkalekuan, 08:30ean. Handik Legutiora joango dira autoz, eta behin Albinako urtegira iritsita, ibilaldia hasiko dute. Izen emateak 639400786 whatsapp zenbakian egin behar dira. 

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ibilaldia 10 kilometro luze da, eta 450 metroko desnibela dauka. Zailtasun-maila errazekoa da, hiru ordu eta erdian egiteko modukoa. Jarindo eta Albertia mendiak igotzeaz gainera, txangozaleek Legutioko batailaren oroitarria bisitatuko dute. Ibilbidea zirkularra dela ere iragarri dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!