Bizkaiko Bertsolari Txapelketa aurkeztu dute Zornotzan

A. M. 2025ko ira. 15a, 10:42

Irailaren 28an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Urdulizen; asteburuz asteburu jokatuko da txapelketa, abenduaren 20an finala jokatu arte. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke. 

Asteburuan, bertsolariak, gai-jartzaileak, epaileak zein talde antolatzaileetako kideak Zornotzan batu dira ekimena aurkezteko. Bizkaiko Bertsolari Txapelketa aurkezteaz gainera, Bizkaiko Bertsozale elkartearen eguna ere ospatu zuten zapatuan. Goizean Aissa Intxausti, Aitor Bizkarra, Jone Uria, Oihana Bartra, Paule Loizaga eta Xabat Galletebeitak egin zuten bertsotan, bertso poteoan; ostean, bertso bazkaria egon zen, eta Eneko Abasolo 'Abarkas' eta Igor Elortza bertsolariek abestu zuten. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!