[ARGAZKI LEHIAKETA]: Irailaren 15era arte dago aukera argazki lehiaketan parte hartzeko

Anboto 2025ko ira. 10a, 09:19

Oporrak eta uda sasoia momentu paregabea izaten dira argazkilari senari bide eman eta irudi zoragarriak ateratzeko. ANBOTOn irrikan gaude udan atera dituzuen argazkiak ikusteko, eta horregaitik, beste urte batez, Udako Argazki Lehiaketa antolatu dugu.

Eta, zelan ez, argazkirik politenak saritu gura ditugu. Hori horrela, irailaren 15era bitartean, lehiaketan parte hartzeko aukera duzue, argazkiak www.anboto.org webgunean ipinita edo 688 635 041 zenbakira bidalita. 

Argazkiak arlo bitan aurkeztu daitezke: eskualdeko argazkirik onena eta eskualdetik kanpoko argazkirik onena. Lau sari daude: Durangaldeko argazkirik onenarentzat smartbox bat, eskualdetik kanpoko argazkirik onenarentzat euskal produktuen otzara bat, Durangaldeko argazkirik bozkatuenarentzat egonaldia Garaiko Landetxean, eta eskualdetik kanpokoarentzat Databostek emandako aurikularrak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!