Gaur goizean Durangaldeko Kopako laugarren proba jokatu da. Lasterketa bi eta mendi martxa. Lasterketa luzean (26 kilometro) Julen Orbegozok lortu du garaipena. Durangoko korrikalariak 2:15:25eko denboran egin ditu ibilbideko 26 kilometroak. Bigarren postuan Paul Goitisolo helmugaratu da eta hirugarren postuan Unai Intxaurraga.
Lasterketako laugarren postuan Oihana Kortazar sailkatu da. Elgetarra lehenengo emakumea izan da. Bigarren postua Lola Oyarzabalentzat izan da eta hirugarrena Itsasne Urkiagarentzat. Oyarzabal Durangaldeko Kopan lider jarri da.
Bereziartua eta Odriozola
Lastekerta laburrean (16 kilometro) Paul Bereziartua durangarrak eta Zutoia Odriozola elorriarrak nagusitasunez irabazi dute. Bigarren postuan, Kerman Zurituriza herrikidea helmugaratu da, eta hirugarren postuan Aitor Agirre abadiñarra.
Emakumezkoetan Leire Sarriugarte eta Ane Rodriguez helmugaratu dira Odriozolaren atzetik.
Herriko lehenengoak
Garaitarrei dagokienez, lasterketa luzean, Oinatz Urtiaga izan da Garaiko lehenengo korrikalaria. Urtiaga laugarren gizonezkoa izan da. Lasterketa laburrean, berriz, Eneko Sarrigoitia eta Eli Areitio izan dira herriko lehenengoak.