Ander Gerrikaetxebarria zornotzarra irabazle Ehunmiliak proban eta Eva Lizarralde iurretarra bigarren

Anboto 2025ko uzt. 14a, 09:11

Ehunmiliak probako lehenengo hiru gizonak eta emakumeak helmugan. (Instagram: ehunmilak_ultratrail)

Marimurumendi proban, berriz, bigarren geratu zen Markel Urigoitia otxandiarra.

Ehunmiliak mendiko ultratrail proba lehiatu zuten asteburuan Gipuzkoan. Ohi baino ibilbide laburragoa izan zen. Antolatzaileek 50 bat kilometro kendu zizkioten normalean 171 kilometro dituen lasterketari ekaitz arriskuagatik.

Gizonetan Ander Gerrikaetxebarria zornotzarrak irabazi zuen. 15.04.06-ko denboran osatu zituen ibilbideko 125 kilometroak. Emakumeetan Eva Lizarralde iurretarra podiumera igo zen bigarren postuan: 22.16.46. Maria Victoria Soler izan zen irabazlea.

Ehunmilak lasterketarekin batera beste bi proba ere lehiatu ziren: Goierriko Bi Haundiak (88km) eta Marimurumendi maratoia (42 km).  Azken honetan, Marimurumendi proban, Markel Urigoitia otxandiarra bigarren tokian helmugaratu zen.

Durangaldeko korrikalari gehiagok postu azpimarragarriak lortu zituzten. Hona eskualdekoen sailkapenak hiru probetan:

EHUNMILIAK

POST. IZENA HERRIA HELMUGA

1

Ander Gerrikaetxebarria San Anton Zornotza 15:04:06
51 Asier Romero Izaguirre Zorntoza 21:59:06
2 Eva Lizarralde De La Fuente Iurreta 22:16:46
4 Maitane Arkarazo Gallastegi Iurreta 23:54:37
113 Jose Aguilera Domínguez Abadiño 24:30:18

GOIERRIKO BI HANDIAK

POST. IZENA HERRIA HELMUGA
5 Aitor Garitagoitia Garitagoitia Mallabia 12:17:28
33 Unai Suarez Bernedo Durango 13:43:38
60 Iker Alberdi Sarraoa Elorrio 14:32:33
118 Rober Cano Lopez Durango 16:00:12
171 Ruben Otero Rodriguez Abadiño 16:55:46
11 Amaia Larruzea Motxobe Zornotza 16:57:06
180 Aitor Intxaurraga Izazelaia Durango 17:03:38
181 Unai Diaz de Cerio Uriain Durango 17:03:39
215 Javier Bermejo Canal Zornotza 18:09:28
238 Ekaitz Mazorriaga Zumelaga Abadiño 18:48:49
268 David Delgado Guisado Zaldibar 20:01:08
285 Endika Jareño Rico Zornotza 20:37:44
310 Kepa Larruzea Motxobe Zornotza 21:39:09

MARIMURUMENDI

POST. IZENA HERRIA HELMUGA
2 Markel Urigoitia Zamakona Otxandio 3:27:43
40 Jon Aldaolea Afan Zornotza 4:34:44
5 Lorea Totorica Val Mallabia 4:49:38
103 Jon Arana Urien Abadiño 5:12:18
130 Aritz Alonso Sanchez Zornotza 5:27:00
156 Urtzi Rementeria Zubero Iurreta 5:48:13
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!