Auto klasikoen topaketa egingo dute zapatuan Elorrion

Anboto 2025eko uztailaren 10a

Zapatuan, hilak 12, lasterketako ibilgailuen eta auto klasikoen topagunea egingo dute Elorrion. Iaz, ehun auto inguruk parte hartu zuten, eta Castroko, Burgosko edota Zaragozako zaleek ere parte hartu zuten topaketan. 

 

EGITARAUA

  • 09:00-10:30 bitartean izen ematea.
  • 10:45ean, ibilbidea. 
  • 11:15ean, luntxa Atxondoko Penalti tabernan. 
  • 13:30ean, Sari banaketa eta zozketa. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!