Bi kamioi berri: eraginkortasun handiagoa eta ingurumen inpaktu txikiagoa
Zerbitzuaren kalitatea eta jasangarritasuna bermatzeko helburuarekin, Mankomunitateak bi kamioi berri eskuratu ditu 615.938 euroko inbertsioarekin. Ibilgailu hauek azken belaunaldiko teknologia dute: Euro 6 fase E araudia betetzen dute, emisioak murrizteko neurri zorrotzak aplikatzen dituzte, eta diesel motor eraginkorragoak dituzte, erregai kontsumoa eta mantenu lanak nabarmen jaitsita.
Kamioi hauek Durangaldeko eskualdeko ezaugarrietara egokitzen dira bereziki, kontuan hartuta bilketa ibilbide luze eta menditsuak direla, eta herriguneak sakabanatuta daudela. Gainera, ibilgailuen eraginkortasun handiagoak funtzionamendu- eta mantentze-kostuak murriztea ahalbidetuko du epe luzera.
Bilketa digitalizatzeko urratsa: datu zehatzak eta kudeaketa adimentsuagoa
Beste berrikuntza nabarmen bat bilketa digitalizatzeko sistema berrien ezarpena izango da. Kamioi berrietan pisaketa sistemak, GPS eta GPRS sistemak instalatuko dira, bilketa prozesu osoaren jarraipen zehatza egiteko. Horrela, Mankomunitateak uneoro ezagutuko du zein frakzio bildu den, non eta zenbat, eta informazio hori baliatuta, hondakinak hobeto kudeatzeko neurri zehatzak hartuko ditu.
Hondakinen bilketa 2024an: Sistema hauek, gainera, baliagarriak izango dira herritarrei feedback zuzena emateko, udalerri bakoitzean bilketa selektiboaren maila zein den jakinarazteko eta, horrela, sentsibilizazioa eta motibazioa indartzeko. Era berean, sistemek aukera emango dute etorkizunean ordainketa bidezko tarifazio sistemak ezartzeko, Europako eta Estatuko araudiek eskatzen duten moduan. Herritarrentzako baliabide berriak eta sentsibilizazio-kanpainak Teknologiaz gain, herritarren parte-hartzea funtsezkoa dela jakitun, Mankomunitateak hondakin organikoaren bilketa sustatzen jarraituko du: poltsa konpostagarriak banatuko dira udalerrietako herritarren arreta guneetan, eta horrekin batera, informazio eta sentsibilizazio kanpaina berriak jarriko dira martxan. Gainera, bilketa selektiboari buruzko informazioa zabalduko da; bereziki, tamaina handiko hondakinen kudeaketari buruzko zalantzak argitzeko. Helburua da hondakin mota guztien kudeaketa egokia erraztu eta gaikako bilketaren portzentajeak handitzea, ingurumen-inpaktua minimizatuta eta ekonomia zirkularra sustatuta. Ingurumenarekiko eta gizartearekiko konpromisoa Durangaldeko Mankomunitatearen apustu hau bat dator apirilaren 8ko 7/2022 Legeak ekonomia zirkularraren eta hondakinen kudeaketaren inguruan ezartzen dituen helburu eta eskakizunekin. Urrats hauek guztiek emisio murrizketa, baliabideen optimizazioa eta herritarren parte-hartze aktiboa sustatzea dute xede. Idoia Otaduy Mankomunitateko presidentearen hitzetan, "Hondakinen kudeaketa ezin da soilik azpiegituraren araberakoa izan; herritarren konpromisoa eta parte-hartzea funtsezkoak dira. Horregatik, baliabide berritzaileak eskaintzeaz gain, hezkuntza eta sentsibilizazioa ere indartuko ditugu".
|