Durango Osasungintza Publikoaren Alde plataformak "osasun publikoaren egoera salatzeko" elkarretaratzea egingo du eguenean. Ekitaldia Andre Marian izango da, 19:00etan. "Plataforma Osakidetza oporraldietako arretaren murrizketen inguruan egiten ari den normalizazioaren aurka" agertu da, eta nabarmendu du "murrizketa horiek" udan eta gabonetan egiten direla. Era berean, "pribatizazioak lehengoratzea" eskatuko dute, "Eusko Jaurlaritzak lankidetza publiko-pribatua deitzen duenaren atzean osasun publikoaren desegitea eta pribatizazioa" ezkutatzen direla iritzita.
"Gezurretan"
DOPAk "gezurretan" ibiltzea leporatu dio Alberto Martinez osasun sailburuari. Azken horrek itxaron-zerrendak "57 egunekoak" direla esan duela dio DOPAk, baina epe horiek "hilabete batzuk gehiago" dituzte, baita "urtetebe baino gehiago ere", plataformako kideen arabera. Osasun langileen aparteko orduak ere "asko igo dira", DOPAren esanetan, eta behin-behinekotasuna "% 50" baino gehiago dela esan dute.
Eusko Jaurlaritzari eta Osasunaren Euskal Itunean parte hartzen duten eragile politiko, sindikal eta sozialei exijitzeko osasun publikoaren egiturazko arazoei irtenbide sakonak eman diezazkietela.
Elorrioko plataformak ere kontzentrazioa egingo du. 19:00etan izango da, herriko plazan.