Joan zen zapatuan eskubaloiko Euskal-Nafar txapelketako lau final jokatu ziren eskualdeko lau herritan: Durangon, Abadiñon, Elorrion eta Zaldibarren. Nafarroak hiru final irabazi zituen: nesken biak —kadete eta gazte mailakoak— eta mutilen gazte mailakoa. Bizkaia kadete mailan nagusitu zen. Gipuzkoa txapeldunorde geratu zen maila guztietan. Antolatzaileak "oso pozik" daude jardunaldiak izandako harreragaz eta "eskerrak" eman dizkiete txapelketak hartu zituzten herriei.
Zozketako saridunak
Antolatzaileek Euskal-Nafarroako Txapelketako zozketako zenbaki saridunak jakinarazi dituzte. Honako hauek dira:
- 100 euroko balioa duen produktuen saskia: 12113
- 100 euroko balioa duen produktuen saskia: 26711
- CD Bidasoa-k sinatutako kamiseta: 05515
- Bera Bera-k sinatutako kamiseta: 12607
- Zuazo Barakaldo-k sinatutako kamiseta: 12214
- Anaitasuna-k sinatutako kamiseta: 03162
- Beti Onak-ek sinatutako kamiseta: 30761