Garazi Sampedro eta Ander Jauregi garaile, Lakuntza-Aralar mendi lasterketan

Anboto 2025ko eka. 2a, 10:54

Ander Jauregi eta Garazi Sampedro.

Biek 26 kilometro lasterketa irabazi dute.

Nafarroako Lakuntza-Aralar mendi lasterketak 20 urte bete zituen atzo eta 26 kilometroko lasterketan (1200 m+) Durangaldeko korrikalariak izan ziren protagonista. Emakumeetan Garazi Sampedro atxondarrak irabazi zuen (2:38:10) eta gizonetan Ander Jauregi durangarrak (2:09:24). Eskualdekoen lorpenak ez ziren hor geratu: emakumeetan bigarren izan zen Leire Uribe, laugarren Oihane Unzalu eta zazpigarren Nora Narbaiza.

Lasterketa Euskal Herria Koparen barruko hirugarren proba puntuagarria izan zen. Beste bost geratzen dira aurretik: Galdames mendi bira ekainaren 7an; Baztandarrak Trail uztailaren 19an, Agoizko mendi lasterketa irailaren 14an, Sorginen Lasterketa urriaren 5ean eta Kolitza Balmatrail azaroaren 2an.

Une honetan emakumeen sailkapen nagusiko lehenengo laurak eskualdekoak dira: Oihane Unzalu lider dago 293 punturekin. Garazi Sampedro bigarrena da 290 punturekin; Leire Uribe hirugarren dago 284 punturekin eta Nora Narbaiza laugarren 236 punturekin. Gizonetan eta Master B-C kategorian Alpino Tabira mendi klubeko David Roman da liderra 315 punturekin.

Garazi Sampedro eta Leire Uribe berbetan, mendi lasterketako helmugan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!