Mendi lasterketa non, Durangaldeko mendi korrikalariak han, eta gaur Durangaldeko ordezkaritza mardula batu da Ubideko Ubidestroi mendi lasterketetan. Proba bi jokatu dira bertan, 28 kilometroko luzea eta 22 kilometroko laburragoa. Arazo batzuk tarteko, antolatzaileek lasterketa luzeko ibilbidea aldatu behar izan dute, eta, azkenean, 28 kilometroko ibilbidea barik lasterkariek 29,5ekoa osatu behar izan dute.
Bertan, Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñarra nagusitu da (3.32.58) nesketan, Ane Mendizabal zarauztarra sailkatu da bigarren (4.00.45), eta Maitane Arkarazo iurretarra hirugarren (4.07.01).
Mutiletan, Unai Intxaurraga zeanuritarra izan da irabazlea (2.57.31).
300 parte hartzaile izan dira guztira, eta Harrikurutz (851 m.), Gorbeia (1.481 m.), Aldamin (1.373 m.), Arralde (945 m.) eta Eneabe (782 m.) tontorrak igo behar izan dituzte. 22 kilometroko lasterketan, Itsasne Urkiaga zornotzarrak irabazi du nesketan (2.48.48), Estitxu Azpitarte otxandiarrak egin du bigarren (3.19.50), eta Oihane Alonso galdakaoztarrak hirugarren (3.22.20). Mikel Gonzalez korrikalari durangarra hirugarren sailkatu da mutiletan (2.33.27). Hodei Lujanbio goizuetarrak irabazi du proba (2.18.35). Beraz, Durangaldeko bost korrikalari igo dira podiumera aurtengo Ubidestroi mendi lasterketetan.