Osatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketara sailkatutakoen zerrenda

Anboto 2025ko mai. 30a, 10:14

Plentziko saioko argazkia.

Peru Vidalek irabazi du Gautegiz Arteagako saioan, eta Lurdes Ondarok Plentzikoan. Atzoko saioekin, amaitu da Udabarria Bertsotan fasea, eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen fasean kantatuko dutenen zerrenda erabaki da. Durangaldetik, Garikoitz Sarriugarte zaldibartarra eta Araitz Katarain mallabitarra sailkatu dira. 

Udabarria Bertsotanetik sailkatutakoez gain, 2023ko Bizkaiko Txapelketan finalaurrekoetara sailkatutakoek ere izango dute txapelketako lehen fasean kantatzeko aukera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!