Maiatzaren 31n Durangaldea eskubaloiaren erreferentzia puntu bilakatuko da

Maialen Zuazubiskar 2025ko mai. 21a, 10:30

Bizkaiko selekzioa (kadete mutilak).

Eskubaloiko Euskal-Nafar txapelketak jokatuko dira maiatzaren 31n Durangaldean. Emakumezkoen eta gizonezkoen txapelketak izango dira. Bertan, kadete eta gazteen selekzioak parte hartuko dute. Txapelketak 400 kirolari inguru batuko ditu. 

Durangaldea maiatzaren 31n eskubaloiaren erreferentziako gune bilkatuko da. Bertan, Eskubaloiko Euskal-Nafar txapelketak jokatuko dira. Txapelketa hau urte bakoitzean probintzia batek antolatzen du, eta aurten Bizkaiari egokitu zaio. "Bagenekien aurten Bizkaian antolatu behar zela txapelketa, eta geure burua aurkeztu genuen Durangon antolatzeko", azaldu du Juanjo Gude Ibaizabal eskubaloi taldeko presidenteak.

Guderen hitzetan, txapelketa Durangoko kiroldegietan bakarrik antolatzea oso zaila zen, eta horregatik eskualdeko beste herri batzuetara jo dute, "oso eskertuta gaude". Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako selekzioek parte hartuko duten txapelketa lau kiroldegitan jokatuko da: Tabirako kirol-pabiloian, Traña-Matienakoan, Elorriokoan eta Zaldibarkoan.  Partiduak kategorien arabera banatuta egongo dira. Sari banaketa, berriz, Ezkurdi Jai Alain egingo da egunean bertan, 20:00etan. 

Txapelketari esker Durangaldea eskubaloiaren erreferentzia puntu bilakatuko da, guztira 400 kirolari inguru elkartuko dira eta. "Durangaldean eskubaloia erdigunean jarriko dugu asteburu horretan, eta txapelketagaz eskubaloiari eskualdean bultzada bat eman gura diogu", gaineratu du Gudek. 

Emakumezko kadeteak

  • LEKUA: Tabira Kirol Pabiloia
  • ORDUTEGIA:
    Sailkapen saioak: 10:00 eta 11:45
    3. eta 4. postua: 16:00
    Finala: 18:00

Gizonezko kadeteak

  • LEKUA: Matienako kiroldegia
  • ORDUTEGIA:
    Sailkapen saioak: 10:00 eta 11:45
    3. eta 4. postua: 16:00
    Finala: 18:00

Emakumezko gazteak

  • LEKUA: Elorrioko kiroldegia
  • ORDUTEGIA:
    Sailkapen saioak: 10:00 eta 11:45
    3. eta 4. postua: 16:00
    Finala: 18:00

Gizonezko gazteak

  • LEKUA: Zaldibarko kiroldegia
  • ORDUTEGIA:
    Sailkapen saioak: 10:00 eta 11:45
    3. eta 4. postua: 16:00
    Finala: 18:00
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!