A multzoko saioa Balmasedako kultur etxeko areto nagusian izan da. Araitz Katarainek irabazi zuen, 169,5 puntu lortuta; ostean sailkatu ziren Janire Arrizabalaga, Aitor Arrutia, Ixone Asategi, Maider Altuna eta Enara Gallastegi. B multzoko saioa Irune Basagoitik irabazi zuen. Ander Ucelay, Inazio Vidal, Arkaitz Zipitria, Ander Sarriugarte eta Ander Aldazabal bertsolariek ere egin zuten kantuan. Hurrengo saioak Ermuan eta Basaurin izango dira.