Balmasedan eta Orozkon jokatuko dira Udaberria Bertsotan-eko hurrengo saioak

Anboto 2025ko mai. 14a, 11:49

Ander Elorriaga, ezkerrean, Munitibarko saioan.

Udaberria Bertsotanek, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen faseak, bigarren hitzordua du bihar, maiatzak 15, Balmasedan eta Orozkon. Durangaldeko hainbat bertsolarik parte hartuko dute saio horietan. 18:30ean hasiko dira saio biak, eta sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eros daitezke. 

Balmasedako saioa Areto Nagusian izango da, eta bertan Araitz Katarain mallabitarrak, eta Ixone Asategi durangarrak abestuko dute, Aitor Arrutia, Enara Gallastegi, Janire Arrizabalaga eta Maider Altunagaz batera. Orozkoko Donibane aretoan, ostera, Ander Sarriugarte durangarrak eta Ander Aldazabal zornotzarrak egingo dute bertsotan, Ander Ucelay, Arkaitz Zipitria, Inazio Vidal eta Irune Basagoiti kide dituztela. 18:30ean hasiko dira saioak. 

Udabarria Bertsotan faseko lehenengo bi hitzorduak maiatzaren 8an izan ziren, Munitibarren eta Bakion. Ander Elorriaga durangarrak laugarren egin zuen Munitibarko saioan, 149,5 puntugaz; Asier Galarzak irabazi zuen saioa, 194,5 puntugaz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!