Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren finala erabakita geratu da

Anboto 2025ko api. 10a, 12:09

Atzo, eguaztena, jokatu zen Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren laugarren eta azken kanporaketa; Durangoko Kurutziaga Ikastolan izan zen saioa. Durangaldeko hiru bertsolarik abestuko dute maiatzaren 31an Iurretako frontoian jokatuko den finalean: Kelmene Abaitua berriztarrak, eta Maddi Aurtenetxea eta Naroa Iturrioz zornotzarrek. 

Euregaz batera, Aiala Irurtiak, Ekhi Zuluagak, Enara Gallastegik, Iradi Barrenetxeak eta Jon Abasolok abestuko dute Iurretako finalean. Goizeko 10:00etan eskolarteko nagusien idatzizko finala izango da eta ostean, 11:30ean, hasiko da bat-bateko finaleko zortzikotearen saioa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!