Anbotokide izatea ANBOTOren komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea. Baina, horrez gainera, Anbotokide egiteak hainbat abantaila du. Esaterako, % 30eko onura fiskala lortu daiteke 2024ko errenta aitorpena egiterakoan. Aurten batzen direnek onura berdina izango dute datorren urteko errenta aitorpena egiterakoan.
Euskara sustatzen egiten duen lanagaitik, ANBOTO komunikazio taldeak lehentasunezko mezenazgo jarduera izendapena du Bizkaiko Foru Aldundian, eta horren ondorioa da errenta aitorpenean lortu daitekeen onura fiskala.
Anbotokide egiteak beste hainbat abantaila ere badu: deskontuak Durangaldeko hainbat saltokitan, lehentasuna eta deskontuak ANBOTOk antolaturiko jardueretan, egutegia doan jasotzeko aukera… Gainera, hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dago. Apirilean hiru zozketa daude martxan, Anbotokide direnentzat bakarrik: Errigorako otzara bat, Basa Take Away jatetxeko eguneko menu bat eta Zornotzako Xiberu tabernan lagun birentzako gosari bi. Zozketa hauei buruzko informazioa www.anboto.org/zozketak atalean eskuratu daiteke.