[ARGAZKI GALERIA] Gernika-Palestinak deituta, elkarretaratzeak egin dituzte Durangaldean

Anboto 2025ko api. 8a, 21:57

Berrizen, Elorrion, Durangon eta Zaldibarren egin dituzte mobiliazazioak gaur arratsaldean, udaletxeen aurrean.

Gernika-Palestina ekimenak deituta Palestinaren aldeko elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herri osoko  hainbat herritan. Durangaldean, Berrizen, Elorrion, Durangon eta Zaldibarren egin dituzte mobiliazazioak. "Beste behin elkartu gara, Palestinako herriaren eta gizateriaren aurkako azken erasoen aurrean gure salaketa ozena adierazteko! Nahikoa da esateko! Jasanezina egiten zaigu Israelen eraso bakar bat gehiago", azaldu dute manifestazioaren deitzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!