Zapatuan Enkarterri Extrem Trails jokatu zen Zaramillon, Gueñesen. Lehiatutako lau lasterketen artean eskualdeko hainbat korrikalari nabarmendu ziren. Ainara Arkarazo abadiñarrak 60 kilometroko proba irabazi zuen denbora honekin: 7:36:41. Distantzia honetan hirugarren sailkatu zen Eva Lizarralde iurretarra: 8:20:25. Bien artean Irati Ortiz de Anda sailkatu zen, Arkarazoren taldekidea. Euskal Herriko ultren kopako lehenengo proba izan zenez, Arkarazo sailkapen honetako lider jarri da.
Markel Urigoitia otxandiarrak 30 kilometroko proba irabazi zuen: 2:53:13.Distantzia honetan Julen Gastonek eta Christian Rojok osatu zuten podiuma.
Azkenik, Erlantz Zaldunbide iurretarra podiumera igo zen maratoian (42 km) denbora honekin: 4:46:46. Xabier Berasategi (4:38:21) eta Julen Fernandez (4:46:09) geratu ziren lehenengo eta bigarren, hurrenez hurren.
Markel Urigoitia podiumaren gorenean.
Erlantz Zaldunbide eskuman, maratoiko podiumean (Argazkia: Azpeitiko Guka)