Baserri-hondakinak batzeko zerbitzua, martxan

Anboto 2025ko api. 4a, 09:59

Ongarriak, fungizidak, artilea, abereen tratamendurako medikamentuak... Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak baserriko hondakinak batzeko programa aktibatu berri du

Landa Garapenerako elkartera deituta, baserritarrek hondakin fitosanitarioak, zoosanitarioak, plastikoak eta artilea batzeko programan parte hartu ahal izango dute. Honako hauek dira zerbitzuan ezarri dituzten ordutegiak:

Hondakin fitosanitarioak: ongarriak, herbizidak, fungiziden ontzi hutsak... horiek Durangoko Garbigunean jasoko dituzte urte osoan zehar.

  • Astelehenetik zapatura: 9:00-13:25 eta 15:30-18:00 ordutegiagaz.
  • Domeketan: 9:00-15:00

Hondakin zoosanitarioak:abereen tratamendurako medikamentuak, txertoen xiringak, artzain elektrikoen pilak... horiek Abadiñoko DIBA kooperatiban jasoko dituzte, urteko egun bitan:

  • Ekainaren 25ean eta abenduaren 17an (9:00-13:00 eta 15:00-19:30)

Hondakin plastikoak: aurten, negutegietako plastikoak eta silo-bolen plastikoak batzeko zerbitzu berezia antolatu dute. Zerbitzu hori erabili ahal izateko, izena eman beharkoda maiatzaren 12tik 16ra bitartean. 

Ardi-ilea: Landa Garapenak egun bi zehaztu ditu artilea batzeko: uztailaren 8a eta 9a. Bilketa hori egin baino lehen, gutun informatiboa bidaliko dute xehetasun gehiagorekin.

Egitasmook Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak bultzatu ditu,Bizkaiko Foru Aldundiaren eta DIBA baserritarren kooperatibarekin elkarlanean. Informazio gehiago eskuratu gura duenak 946203611 telefonora deitu edo landagarapena@landagarapena.eus helbidera idatzi dezake. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!