Euskaraldia euskararen erabilera zabaltzeko eta hizkuntza ohituretan eragiteko helburuagaz antolatu dute beste urte batez. Aurtengoan, Elkar mugituz egingo dugu izango da leloa.
Horrez gainera, martxoaren 26an berbaldia eskainiko du Kike Amonarriz soziolinguistak. 18:30ean izango da, Durangoko Arte eta Historia museoan. Euskararen sustapenean dauden erroneki buruz jardungo da Amonarriz, edota euskarara jende berria erakartzeari buruz hausnartuko du.
Elorrion eta Zaldibarren
Euskaraldia hasteko bi hilabete baino gutxiago falta dira, eta batzordeak ekitaldi desberdinak antolatzen hasi dira, herririk herri. Elorrion, adibidez, Euskaraldia antolatzeko bilera irekia egingo dute bihar, martxoak 18; 19:00etan izango da, Iturri kultur etxeko areto nagusian. Zaldibarren, ostera, martxoaren 28an Euskaraldia eta hamaikakoa aurkeztuko dituzte udaletxeko plazan egingo den ekitaldian; 18:30ean hasiko dute.