"Euskal Herriak behar duen hezkuntza" aldarrikatzeko helburuz, Ikamak grebara deitu du barikurako, martxoak 20. Iikasle antolakundeak bere proposamen politikoa aurkeztu zuen abenduan, "Euskal Hezkuntza Sistema Publiko eta Komunitario" baten alde eagiteko, eta oraingo honetan, "papereko aldarriak kaleko oihu" bihurtu gura dituzte. Horretarako, Bilbon mobilizatzera deitu dituzte Hego Euskal Herriko ikasleak. Manifestazioak 12:00etan irtengo du Jesusen Bihotzetik.
Ikamak dioenez, Euskal Herriko hezkuntza sistema "Espainiako eta Frantziako estatuek inposatua" da, eta "haien interesak betetzen dituzte". Hori dela eta, Euskal Herriko beharrei erantzungo dien "hezkuntza proiektu askatzailea" eraikitzeko modua "Euskal Hezkuntza Sistema propioa" dela azaldu dute. Era berean, "faxismoaren gorakadaren testuinguruan, borroka antifaxistak lehen lerroa" hartu behar duela diote: "Euskal hezkuntza antikapitalista, feminista eta euskalduna izango da, sistemaren erreprodukzioa etengo duena", azaldu dute.
Eskualdeko ikasleek honako hitzordu hauek egingo dituzte Bilboko mobilizaziora joateko: 10:30ean Durangoko tren geltokian egin dute hitzordua. 10:40an, Zornotzakoan. Handik Bilbora joango dira ikasleak, trenez.