Ertzaintzak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, Durangaldeko, Debabarrenako eta Debagoienako hainbat trasteleku eta garajetan egindako lapurreten ustezko egilea atxilotu du, Eibarko Udaltzaingoaren laguntzagaz. Bertan azaldu dutenez, otsailaren 28an, Eibarko garaje batean sartu ziren, Donostiako epaitegi baten agindu judiziala betetzeko. Lokalean legez kanpokoak zirela uste zen objektu ugari aurkitu zituzten.
Bestalde azaldu dute, oraindik ez dakitela ondasun horietako asko norenak diren, eta horien jabeak identifikatu ahal izateko lanean jarraitzen dutela. Hori dela eta, horrelako lapurretaren baten biktima izan diren pertsonei Eibarko Ertzain-etxera jo dezaketela jakinarazi dute, edo 943 531 700 telefonora dei dezaketela.
Hauek dira aurkitu dituzten objektuetariko batzuk.