Durangaldeko establezimendu gastronomikoak ebaluatuko dituzte, eskualdeko bikaintasuna sustatu asmoz

Anboto 2025ko ots. 24a, 16:42

Pintxoak Durangoko taberna batean.

Bilboko Ostalaritza Goi Eskolako adituek, Bizkaiko Foru Aldundia lagun, eskualdeko establezimendu gastronomikoak bisitatuko dituzte eskualdeko eskaintza eta funtzionamendua ebaluatzeko. Ondoren, diagnostiko zehatza egingo dute.

Bilboko Ostalaritza Goi Eskolako adituek, Bizkaiko Foru Aldundia lagun, eskualdeko establezimendu gastronomikoak bisitatuko dituzte eskualdeko eskaintza eta funtzionamendua ebaluatzeko. Ondoren, diagnostiko zehatza egingo dute, establezimenduetako esperientzia gastronomikoa optimizatze aldera. Bizkaiko Foru Aldundiak azaldu duenez, egitasmoaren helburua "esperientzia gastronomiko bereizgarri eta kalitatezkoak sortzea" da. 

Establezimendu bakoitzari egin beharreko jarraipena eta azterketa behar bezalakoak izan daitezen, zerbitzua taberna edo jatetxe kopuru mugatu batek baino ezingo du jaso. Hori dela eta, azterketan parte hartu gura duten establezimenduek izema eman beharko dute otsailaren 28a baino lehen. Urkiola Landa Garapenak honako bide hauek jarri ditu egitasmoagaz hartu emanetan ipini gura duten establezimenduentzat. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!