[EGITARAUA] Txitxiburduntzia egiteko ordua

Anboto 2025ko ots. 21a, 10:30

Dela txitxiburduntzi, dela basokoipetsu, domeka honetan makina bat herritar joango da basora makila hartuta eta txerrikia zein bestelako elikagaiak surtan erre eta jatera. Durangaldeko herri askotan antolatu dituzte hitzorduak. (Txitxiburduntzia egingo duzu? Bidali zure argazkiak 688 635 041 whatsapp zenbakira).

 OTSAILAREN 22AN

MALLABIA

  • 19:00etan, Txitxiburduntzia, parkean.

 

OTSAILAREN 23AN

ABADIÑO

  • 11:30ean, Txitxiburduntzia, Zelaietako herri eskolan.

ATXONDO

  • 10:30ean, Apatako plazatik Topera ibilaldia.
  • 13:00etan, Txitxiburduntzia, Topen. Ogia eta sua Guraso Elkartearen esku.

DURANGO

  • 09:00etan, Mendi buelta, Tabira auzotik irtenda. Tabirako Jai Batzordeak antolatuta.
  • 11:00etan, Txitxiburduntzia, Tabiran.
  • 18:00etan, Txitxiburduntzia Herria tabernaren aurrean. Herria auzo elkarteak antolatuta. Batutako dirua Ekuadorreko Rio Bamba hezkuntza proiektura bideratuko da.

ELORRIO

  • 10:00etan, Bira egiteko plazan elkartuko dira.
  • 12:00etan, Txitxiburduntzia, San Josen.

GARAI

  • 10:30ean, Mendi ibilbidea.
  • Bueltan, Txitxiburduntzia. Sua eta ogia Trumoitte elkartearen esku.

IURRETA

  • 12:30ean, Basokoipetsu, plazan.

IZURTZA

  • Eguerdian, Txitxiburduntzia. Sua eta edariak udalaren esku.

OTXANDIO

  • 11:00etan, plazatik irtengo dira Arkotxe elkartera ibilaldia egiteko. Bertan, txitxiburduntzia egingo dute (Mainondo Guraso Elkarteak, Mirugain mendi taldeak eta Arkotxe elkarteak antolatuta). Umeak heldu baten ardurapean joan behar dira.

ZALDIBAR

  • 10:00etan, Arietzura ibilaldia plazatik abiatuta, Zaldua mendi taldeak antolatuta. Gero, txitxiburduntzia egingo dute Goierri auzoan. Janaria eta edaria antolatzaileen esku.

ZORNOTZA

  • 10:00etan, Kalbario plazatik irtenda ibilaldia San Bartolome auzora.
  • 12:00etan, Basokoipetsu San Bartolomen. Sua eta sagardoa antolatzaileen esku (Andra Mari ikastola eta guraso elkartea).
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!