Gu Ta Gutarrak

[BIDEOA] Oizko hegazkin istripua gertatu eta 40 urtera, Jose Antonio Izurietak lore-sorta eraman du mendi tontorrera

Jone Guenetxea / Ekaitz Herrera 2025ko ots. 19a, 19:19

Jose Antonio Izurieta 'Txikuri'-k  (Iurreta, 1938) 47 urte zituen Oizko hegazkin istripua gertatu zenean. Hondamendi hura iltzatuta gelditu da bere memorian. Suhiltzailea zen, eta guardiatik irtenda zegoen hegazkinak Oizko ETBren antena jo zuenean.

Gaur 40 urte bete dira hegazkin batek Oiz mendian istripua izan zuenetik. Euskal Herrian izandako aire istripu larriena izan zen, Durangaldeko herritarren memorian gelditu dena. Istripuaren ondorioz, 148 pertsona hil ziren. Inauteri sasoia zen. Otsailaren 19 hartan Iberia konpainiaren Boeing 727 bat, 'El Alhambra de Granada' izenekoa, Madrildik Bilboko aireportura bidea egiten zebilen. Kontrol dorrearen eta hegazkinaren arteko azken komunikazioa, 08:22an gertatu zen. Handik gutxira, hegazkinak ETBren antena jo zuen. 

Jose Antonio Izurieta 'Txikuri' Oizko tontorrera igo da ANBOTO bidelagun. Egun hartan bizitakoa bertatik bertara kontatzeaz gain, lore-sorta ipini du hildakoen omenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!