Fermin Muguruzaren kontzerturako sarrerek badituzte irabazleak

Anboto 2025eko otsailaren 10a

Fermin Muguruza musikariak kontzertua eskainiko du eguen honetan Plateruena Kultur Aterpean. ANBOTOk sarrera bikoitz bi zozkatu berri ditu irakurleen artean.

Onuradunak honako hauek izan dira: Aritz Goikoetxea Basterretxea eta Estibalitz Katarain Azaldegi. Zorionak! 

Platerueneko ateak 19:00etan zabalduko dituzte. KSKA kolektiboak girotuko du kontzertu-ataria, eta 20:00etan, Fermin Muguruzaren kontzertua hasiko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!