[ARGAZKI GALERIA] Berbalagunek euskara eta mendia batu ditu asteburuko irteeretan

Anboto 2025ko ots. 10a, 09:36

Durangaldeko Berbalagunek kirolaren edo naturaren inguruko jarduerak antolatzen ditu urtean zehar. Horren adibide dira asteburuan Mañarian eta Atxondon antolatu dituzten irteerak. Mendia, natura eta euskara uztartu dituzte bietan.

Mañariko irteera Gerediaga elkartearekin elkarlanean antolatu zuten barikuan. Azkeneko Ondarearen Europako Jardunaldietan egindako ibilbidea oinarri moduan hartuta, Arrueta auzotik, Zallobentako eta Askondoko harrobietatik eta San Lorentzo argi etxetik ibili ziren, Jon Arroitaren gidaritzapean. Atxondoko irteera atzo egin zuten eta Besaide ingurutik ibili ziren, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!