"Aspalditik gabiltza kezkatuta sare sozial korporatiboek hartu duten norabideagaz, eta uste dugu zeozer egiteko momentua dela", azaldu du Jone Guenetxea zuzendariak.
Bestalde, fedibertsoa sustatu eta indartu gura duen erakunde, kolektibo eta pertsona talde batek Goazen Lagunok egitamoa sortu du, eta, kanpaina horregaz bat eginez, ANBOTOk Mastodonen moduko sare sozial irekietara pasatzeko gonbita egiten die jarraitzaileei. @anboto@tkm.eus jarraitu gura izanez gero, Mastodomeko kontu batetik egitea da errazena: "bilaketa kutxan gure kontua sartu, eta jarraitu. Oraindino konturik ez baduzu, euskarazko zerbitzari bi daude aukeran, mastodon.eus eta mastodon.jalgi.com".