Eneko Sagardoyren 'Betiko gaua', Laburbirak-ek osatutako bilduma berrian

Anboto 2025ko urt. 29a, 11:43

Elena Irureta eta Eneko Sagardoy, grabaketan.

Zortzi film laburrek osatzen dute Laburbirak-en XXII. edizioa, tartean Eneko Sagardoy durangarrak zuzendutako Betiko gaua, eta Ekain Irigoienen Europa; Goya sarietarako izendatuta daude biak. Edizio honen aurrestreinaldia Donostiako San Telmo museoan egingo da martxoaren 6an, eta zirkuitua martxoaren 7tik apirilaren 11ra egingo da. 

Euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuitua da Laburbira; aurten XXI. edizioa beteko du. Urteotan, euskal zinemagintzaren erreferentzia bihurtu da ekimena, eta horren erakusle da aurtengo ediziora 35 lan aurkeztea; horietatik, esan bezala, zortzi aukeratu dira: Prosopagnosia (Ekain Martinez), Plazer bat (Sonia Estévez), Betiko gaua (Eneko Sagardoy), Europa (Ekain Irigoien), Pentsatzen dut (Karmele Mitxelena), Hor konpon (Jone Arriola), Goodbay kepler (Nerea Ayala, Patricia Fañanas, David Modroño eta Iraia Yarto), eta Utlandsk (Alba Lozano). 

Laburbiraren emanaldiak antolatzeko izen emate prozesua zabalik dago, eta otsailaren amaiera arte egin ahalko da Tauparen webgunearen bidez. Bertan aukeratu dezakete antolatzaileek martxoaren 7tik apirilaren 11ra bitartean zein egunetan eta non antolatu gura duten emanaldia. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!