Astola aldizkariko azken ikerketa lanak podcast bihurtu dituzte

Anboto 2025ko urt. 24a, 06:00

Entzungai daude Gerediaga Elkartearen webgunean Astola aldizkariko hamahiru ikerketa lan. Berrizko Lorentzo Records estudioetan grabatu dituzte. Berrikuntza modura, podcast-ak Spotify, Ivoox eta Apple Podcast plataformetan ere entzun ahalko dira.

Orain artean bezala, Edorta Barruetabeñak moldatu ditu ikerketa lanak. Sareratutako azken hiru podcastak Berrizko Margarita Maturana hobeto ezagutzeko, Anbotoko begietan gertatzen den fenomeno astronomikoa ulertzeko eta Durangoko Udaletxeko margolanen historian sakontzeko aukera ematen dute. Zaldibarko Mertxe Uriartek, eta Durangoko Peru Magdalenak eta Amaia Egidazuk jarri dute ahotsa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!