Kluben arteko Bizkaiko buruz buruko pilota txapelketa amaitu berri da eta eskualdeko hainbat pilotarik lan bikaina egin dute. Iurretako Olaburu klubean dabilen Aratz Diezek txapela jantzi du gazteen 3. mailan. Zapatuan jokatu zuen finala, Basauriko pilotalekuan, eta 22-13 hartu zuen mendean Lagun Artea klubeko Galder Buruaga.
Eskualdeko beste hiru ordezkari azpitxapeldun geratu dira: Durango Pilotazale Klubeko June Agirrebeitia eta Liher Nogeiras, 2. Mailan eta gazteen 2. mailan, hurrenez hurren; eta, Zornotzako Lagun Onak klubeko Jon Fraile, kadeteen 2. mailan.