Senideak zaintzeaz arduratzen direnentzako kirol tailerrak Iurretan

Anboto 2025ko urt. 9a, 10:00

Tailerrean zainketek sortzen dituzten eragozpenak zelan ekidin landuko dute, besteak beste, bizkarra osasuntsu mantentzearen garrantzia, indar ariketak, mugikortasuna, luzaketak, oreka eta koordinazioa. Urtarrilean, otsailean eta martxoan eskainiko dituzte tailerrak

 

Mankomunitateko Zaindu programak eta MOBI Durangaldeak tailer bat antolatu dute mendekotasun egoeran dauden herritarrak zaintzeaz arduratzen diren senideentzat. Tailerrean zainketek sortzen dituzten eragozpenak zelan ekidin landuko dute, besteak beste, bizkarra osasuntsu mantentzearen garrantzia, indar ariketak, mugikortasuna, luzaketak, oreka eta koordinazioa.

Tailerra hamabost egunetik behin egingo da, honako data hauetan:

  • Eguaztenak 11:00-12:00
  • Lekua: Ibarretxe Kultur Etxea (Iurreta)
  • Egunak: urtarrilak 15, 29 / otsailak 12, 26 / martxoak 12, 26

Izena emateko bideak honako hauek dira: 94 620 05 46 680 425 764 / zaindu@dma.eus

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!