[ARGAZKI GALERIA] Olentzero eta Mari Domingi Durangaldera heldu dira

Anboto 2024ko abe. 24a, 14:01

Goizean Iurreta, Garai, Zaldibar eta beste hainbat herri bisitatu dituzte. Arratsalderako ere hainbat ekitaldi aurreikusi dituzte. Albiste honetan duzue Olentzeroren eta Mari Domingiren agenda Durangaldean.

ABADIÑO

 

  • 17:00 Olentzero eta Mari Domingiren kalejira. Traña-Matienan, Muntsaratzen eta Txanportan.
  • Muntsaratzera heltzean txokolatada.

 

BERRIZ

  • 09:30 Olentzero eta Mari Domingi, Olakueta plazan auzoetara joateko.
  • 17:30 Olentzero eta Mari Domingi, udaletxetik.

 

DURANGO

  • 18:30 Olentzero eta Mari Domingi kalejira: Kriskitin Dantza Taldea, Tronperri Dantza Taldea, Txoritxu Alai Dantza Taldea, Inurri Eskaut Taldea, Tabira Musika Banda, B. Ertzilla Musika Banda eta Txistulariak, Jaizale Txistu Taldea, Durangoko Orfeoia, Ekuadorreko Virgen del Cisne, Herria Auzo Elkartea eta Madalenako Auzo Alai. Ibilbidea: Institutua, F. J. Zumarraga → Ermodo kalea Zumalakarregi kalea Ezkurdiko kioskoa. (Euria bada, Landako Gunean).

 

ELORRIO

  • 10:00-13:00 puzgarriak kiroldegiko igerilekuan.
  • 10:30-15:00 VI. Gabonetako artisau eta sortzaileen azoka plazan.
  • 18:00 Olentzero eta Mari Domingi elizpean.

GARAI

  • 10:00 Olentzero eta Mari Domingi auzoz-auzo.
  • 17:00 Olentzero eta Mari Domingi plazan

 

IURRETA

  • 12:00 Olentzerori eta Mari Domingiri harrera. Aita San Migel plazan. Ondoren, kalejira trikitilariek alaituta herrian zehar. Zatoz baserritar jantzita!

 

MALLABIA

 

  • 10:45 Topagunea petrilean gabon kantak abesteko.
  • 11:00 Kalerik kale kantu kantari trikitilari eta panderojole gazteekin. Ondoren, Udaletxeko plazan zuhaitza apaindu. Zuhaitza apaintzeko: Norberak egindako apaingarriak (material birziklatua) edo apaingarri berrerabiliak ekarri. Euria egingo balu, ibilbidea aldatuko da eta zuhaitzaren apainketa parkeko aterpean egingo da.
  • Jarraian, Olentzerori eta Mari Domingi eta Napori ongietorria Udaletxe ondoan. Gero plazara, Olentzero eta Mari Domingiri gutuna ematera. Euria eginez gero parkeko aterpean.
  • 18:00 Olentzeroren eta Mari Domingiren laguntzaileek, galtzagorriek, opariak banatuko dituzte herriko frontoian. Gogoratu baserritar arropa jantzita etortzea. 
    Antolatzaileak: Guraso Elkartea, Zaparrada Elkartea, Mallabiko Gazte Asanblada eta Mallabiko Udala.

 

MAÑARIA

  • 18:00 Olentzerori eta Mari Domingiri ongietorria. Plazan.

 

OTXANDIO

  • 19:00 Olentzerori harrera beroa ematea. Abesbatzak eta herritarrek ohiko kalejira egin ondoren, Pasealeku jubilatuen elkarteak gaztainak eta ardo epela banatuko ditu.

 

ZALDIBAR

  • Olentzero eta Mari Domingi herri ekimena.
  • 12:00 Ekitaldia frontoian

 

ZORNOTZA

  • 09:00 Igoera Belatxikietara, Zelaieta parketik.  (Ant: Extrem Zornotza).
  • 18:00 Olentzeroren eta Mari Domingiren kalejira Gudari kalean hasita.
  • Ondoren, harrera ekitaldia Zelaieta zentroan. (Antolatzailea: Udabarri dantza taldea)

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!