Bizkaiko Aldundiak Durangaldeak garraio, mugikortasun eta turismo arloan dituen nahiak bertatik bertara ezagutu ditu

Anboto 2024ko abe. 12a, 11:00

Atxondoko bidegorria bisitatu zuten, besteak beste.

Aldundiko karguak Atxondo, Durango, Abadiño, Berriz, Mañaria, Garai eta Izurtzako udaletako eta Urkiola Landa Garapeneko ordezkariekin batu dira.

Bizkaiko Aldundiko Garraio, Mugikortasun eta Turismo Sailak Durangaldea bisitatu zuen abenduaren 11an, eskualdean garatzen ari diren proiektuak sakonago ezagutzeko asmoz. Bisita honek tokiko garapenerako  funtsezkoak diren arloetan etorkizuneko akordioak eta lankidetzak erraztuko dituzten loturak ezarri nahi izan zituen, Urkiola Landa Garapenak ohar batean zehaztu duenez.

Bisitaren hasierako zatian, garraioak, mugikortasunak eta turismoak eskualdean duten garrantzia eta bete beharreko erronkak eta helburuak eztabaidatu ziren. Udalerri bakoitzak bere ekarpenak egin, eta zalantzak argitu ziren. Gainera, proiektu ezberdinak bisitatu ziren Durangaldeko hainbat herritan, hala nola Berrizko ingurumen-proiektua, Atxondoko Bide Berdea eta Elorrioko Solatsu Telleria-Baserria.

Garraio, Mugikortasun eta Turismo Saileko ondorengo karguek parte hartu zuten: Sonia Pérez Ezquerra, Garraio, Mugikortasun eta Turismoko foru diputatuak; Antonio Jaraices, Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio zuzendariak; Leire Sáez Ríos, Bizkaiko Foru Aldundiko Turismoko zuzendariak, eta, Ángel Anero Murga, Mugikortasuneko zuzendariak. 

Durangaldeari dagokionez, honako hauek parte hartu zuten: Erramun Osa, Urkiolako LHKko lehendakari eta Garaiko alkateak; Juan Mari Totorika Otsoa, Urkiola LGAko gerenteak; Julen Arzuaga, LGAko teknikariak; Irene Zuazo Anduaga, LGA Urkiolako Turismo teknikariak; Eneritz Agirre, Atxondoko alkateak; Orlan Isoird, Berrizko alkateak; Oier Olagorta Allonso, Ingurumen Zinegotziak; Naiara Bildosola Narbaiza, Abadiñoko alkateordeak; Jesica Ruiz eta Sara Oceja, Durangoko udaleko ordezkariak, eta, Ainara Otxotorena, Mañariko alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!