Gerediaga Elkarteak Durangaldeko ondarea, historia, kultura eta gizartearen zaintza, ikerketa eta zabalpenarekiko interesa eskualdeko gazteen artean zabaltzeko helburuagaz hasi zen 2022an Durangaldeko Ikerlari Berrien saria antolatzen. Aurtengo deialdian kategoria bakarra sarituko da, 1.500 eurogaz; Astola aldizkarian ikerketa lanaren laburpena argaitaratzeko aukera emango zaio irabazleari, baita ere. Lana euskara hutsean aurkeztu beharko da, jatorrizko lana izan beharko da, eta lau formatutan aurkeztu ahalko da: artikulua, poster akademikoa, ikus-entzunezkoa edo podcasta. Bestalde, ikerketa gaiak edo arloak Durangaldean kokatua izan beharko du. Lanak gerediaga@gerediaga.eus helbide elektronikora bidali beharko dira.
Laugarrena
Oraintsu martxan jarritako deialdia, bekaren laugarrena da. Lehenengo edizioan hiru lan saritu ziren: Peio Martin zornotzarraren Elkarrizketa amamarekin, Ibone Gomez zaldibartarraren Euskal bidaiariak eta Adrian Burgadaren Ibaizabal ibaia; bigarren edizioan Jokin Camarero durangarraren Durangaldeko mitologia, eta Xixili Bengoetxea otxandiarraren Otxandion izan zen lanak saritu zituzten; hirugarren edizioan, Marta Calvo durangarraren Abadiñoko Nuestra Señora de Begoña Barnetegia frankismoaren ongintza sistemaren hastapenetan izenburudun lana saritu zuten.