Durangaldeko Laneko Autodefentsa Sareak deituta mobilizazioa egin zuten joan zen barikuan Durangon. Bertan, "ostalaritzako abusuak" salatu zituzten. "Duela aste batzuk Laneko Autodefentsa Saretik borroka bat hasi genuen Xirimiriko langileekin batera. Behin eta berriro salatu ditugu nagusien abusuak: humilazioak, presioak, ez ordaintzeak, ordutegi aldaketak eta abar. Baina Xirimiriko kasua ez da kasu isolatu bat. Ostalaritzako joera orokorra da", salatu zuten.
Bertan azaldu zutenez,"langile hauek 24 orduko disponibilitatea izan behar dute, sarritan ez diete 12 orduko deskantsua ematen, azken momentura arte ez dute beraien lan egutegiaren berririk, soldatak izoztuta dituzte eta ez ordaintzeak ohikoak dira".
Hori horrela, eta guzti honekin bukatzeko Laneko Autodefentsa Saretik, langileen ongizatearen arabera antolatuko den gizarte baten alde borrokatuko dutela azaldu dute. "Gure egoera hobetu nahi badugu aurre egin behar diegu, eta hori antolakuntzaren eskutik etorriko da", gaineratu zuten.