Beste bi talde finalistak Sagutxo Kaskarinak 2.0 (Garazi Ibarretxe, Maddi Aurtenetxe eta Naroa Iturrioz) eta TeamRocket (Ixone Asategi eta Janire Arrizabalaga) izan ziren. Antolatzaileek taula gainean zein publikoan egon zen giro ona nabarmendu dute. Bestalde, Bittor Altube abadiñarrak kantakera onenaren saria jaso zuen. Ander Aldazabal zornotzarra aritu zen aurkezle beharretan. Aurtengo saria, Unai Iturriaga bertsolari, idazle eta sortzaileak egindako ilustrazioa izan da.