Azaroak25

[EGITARAUA]: Indarkeria matxista salatzeko mobilizazioak deitu dituzte Durangaldean

Anboto 2024ko azaroaren 25a

Artxiboko irudia

Azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, Durangaldeko herri askotan mobilizatzera deitu dute. Hona hemen herrietako egitarauak. 

ABADIÑO

  • Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna 

ATXONDO

  • 12:00 Kontzentrazioa eskolako patioan

BERRIZ

  • Learreta-Markina Ikastetxea: Indarkeria matxista saltzeko bideoa eta Talde Morea aurkeztuko dituzte.
  • 18:30 Mobilizazioa: Azeri Gorriak, Emakume Migratuen Elkartea eta Gure Izarrak

DURANGO 

  • 13:00 Adierazpen instituzionala eta lore-eskaintza. Eraildako emakumeak oroitzeko gunea. Ambrosio Meabe Plaza
  • 19:00 Mobilizazioa. Durangoko Autodefentsa Feminista Asanbladak deituta

ELORRIO

  • 19:00 Elorrioko Udala indarkeria matxistaren aurka. Denok plazara!

IURRETA

  • Pegatinak eta puntu moreen banaketa
  • 18:00 Adierazpen Instituzionalaren irakurketa, Askondon
  • Ostean, manifestazioa

MALLABIA

  • 12:00 Kontzentrazioa frontoiko aldapan: Eskolako umeen leloak irakurriko dira eta amaitzeko "Indarkeriaren kontrako abestia abestuko da". Ostean, adierazpen instituzionalaren irakurketa. Antolatzailea: Berdintasun Kontseilua.

MAÑARIA

  • 19:00 Elkarretaratzea plazan

OTXANDIO

  • 18:00 Kontzentrazioa plazan

ZALDIBAR

  • 19:00 Elkarretaratzea. Udaletxeko plazan.

ZORNOTZA

  • 12:00 Erakunde adierazpena, udaletxean.
  • 19:00 'Ez bazara konponbidea, arazoa zara', Mugimendu feministak deitutako mobilizazioa, Patatan. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!