Valentziako hondamendia

[ZERRENDA]: Valentziako hondamendiko kaltetuentzat materiala batzen dabiltza Durangaldean

Anboto 2024ko azaroaren 7a

Gorka Imaz otxandiarrak Valentzian zegoela ateratako argazkia

DANAk Valentzian eragindako beharrei erantzuteko eskualdean hainbat herritar mobilizatzen hasi dira eta material bilketak egiten.

BILKETA PUNTUAK - HERRIRIK HERRI

ABADIÑO

  • AZAROAK 7 ( 18:30etatik aurrera) Abadiñoko Gaztetxean
    ZER JASOKO DA? 
    - Higiene pertsonalerako produktuak (konpresak, fardelak...)
    - Kaleak garbitzeko materiala (palak, botak...)
    - Mantak, esnea, ura, kontserbak, animalientzako jatekoa...

DURANGO

  • AZAROAK 7 (18:00 - 20:00) Santa Anan
    ZER JASOKO DA? 
    - Higiene eta osasun materiala (gasak, medikamentuak, bendak...)
    - Garbiketarako materiala (palak, lixibak, eskobak, eskularruak...)
    - Arropa iragazkaitzak
    - Mantak eta toallak

ELORRIO

  • AZAROAK 7 eta  9 (17:00 - 19:00) Elorrioko Gaztetxean
    ZER JASOKO DA? 
    - Segurtasun ekipamendua (maskarak, eskularruak, kaskoak, betaurrekoak eta botak)
    - Lan tresnak (palak, kuboak, erratzak...)
    - Higiene materiala
    - Kandelak
    - Alergikoentzat janaria (gluten gabea, laktosa gabea)

IURRETA

  • AZAROAREN 11ra bitartean Ibarretxe Kultur Etxean
    ZER JASOKO DA? 
    - Gomazko botak

MALLABIA

  • AZAROAK 7 (10:00 -13:00 /  16:00 - 22:00) Mallabiko pilotalekuan
    ZER JASOKO DA? 
    - Higiene pertsonaleko produktua
    - Garbiketa produktuak (Palak, kuboak, babes-eskularruak...)
    - Haurrentzako elikagaiak
    - Uretako botak
    - Elikagai ez-galkorrak
    - Laktosarik eta glutenik gabeko produktuak
    - FP2 maskarak

OTXANDIO

  • AZAROAK 8 (19:00etatik aurrera) Otxandioko Gaztetxean
  • AZAROAK 9, 10 eta 11 (12:00 - 14:00/ 20:00:21:30) Txokoan
    ZER JASOKO DA? 
    - Garbiketa materiala (kuboak, eskularruak, erratzak, botak, maskarillak...)
    - Elikadura (formula esnea, ura, kontserbak, intolerante eta alergikoentzako elikagaiak...) 
    - Mantak, arropak...
    - Higienea (konpresak, komuneko papera, fardelak, tanpoiak...)

ZALDIBAR

  • AZAROAK 7 - 8 (10:00 - 13:00 / 17:00-20:00) Jubilatuen etxeko beheko solairuan
  • AZAROAK 9 (10:00 - 13:00) Jubilatuen etxeko beheko solairuan
    ZER JASOKO DA? 
    - Elikagaiak (kontserbak, pasta, gailetak, ura, esnea, haurrentzako jatekoa)
    - Higienea (Konpresak, tanpoiak, fardelak, komuneko papera...)
    - Garbiketa materiala (kuboak, erratzak, botak, maskarillak...)
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!