Basterretxea jaio zelan 100 urte bete direla gogoratzeko Euskal Herrian hainbat erakusketa, hitzaldi eta ekitaldi antolatu dituzte. Astola aldizkariak ere bere omenaldia eskaini gura izan dio, Durangaldeagaz harreman estua zuelako bermeotarrak. Garazi Arrizabalaga Durangoko Arte eta Historia museoko zuzendariak harreman horri buruzko erreportajea idatzi du.
Bestetik, Jon Irazabal Agirre gogoan hartu du Astolako erredakzio taldeak. Izan ere, Irazabalena izan zen aldizkaria bera martxan jartzeko ideia. Irazabal abuztuaren 23an zendu zen, eta bere ekarpena eskertzeko berbez gaiera, ale honetan bestelako ekarpena ere egin du; Jose Luis Lizundiarekin berriketaldi luzea izan zuen, gero berba egindakoa bertan jasotzeko.
Duela 18 urte jaio zen Astola aldizkaria Durangaldeko odarea eta historiaren zabalkunderako. Erreportajeekin baera, urtean nabarmendu diren albiste batzuk eta Durangaldean bizi diren kulturzaleen leku kuttunak ezagutzeko aukera eskainiko du.