Abadiñon, Atxondon, Berrizen, Iurretan, Zaldibarren, Elorrion eta Durangon hainbat herritarrek bat egin dute Gernika-Palestina dinamikak gaur arratsalderako deitutako elkarretaratzeekin. Euskal Herri osoko beste hainbat herritan ere elkartasuna adierazi diote palestinar herriari. Leire Vargas bertsolari durangarrak idatzitako poemak jarri die elkarretaratzeei berba. Sindikatuak eta hezkuntza komunitatea eguerdian mobilizatu dira.