Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Araban dagoen Eribe mendia (696 metro) igoko dute, zailtasun maila errezeko mendia. Ibilbidea zirkularra izango da, 12 kilometroko luzera izango du, 265 metroko desnibela, eta 3 ordu eta 30 minutuan egiteko asmoa dute. Ibilbidean zehar, gerra garaiko arrastoak ikusteko aukera egongo dela jakinarazi dute: lubakiak eta bunkerrak, besteak beste.
Denak batzeko, hitzordu bi ipini dituzte. Bata 09:00etan izango da, San Rokeko aparkalekuan (Durango). Bestea 09:45ean, Elosun.
Irteeran parte hartzeko, beharrezkoa izango da izena ematea, 639 400 786 telefono zenbakira idatzita. Bertan zehaztu beharko da Durangoko edo Elosuko irteerara joango diren.