Durangaldeko adinekoek Ordesa, Jaca eta Canfranc ezagutzeko bidaia egingo dute

Anboto 2024ko ira. 16a, 13:14

Mankomunitatetik jakinarazi dutenez, bidaian parte hartzeko leku batzuk libre daude. 6 eguneko bidaia izango da.

Mankomunitateak eta Durangoko Udalak eskualdeko adinekoei begirako bidaia bat antolatu dute, Jacako, Ordesako, Canfranceko eta Huescako parajeak ezagutzeko. Bidaiak 6 egun iraungo ditu pentsio osoko egonaldiagaz. Prezioa 580 eurokoa izango da pertsonako, logela bikoitzean. Ibilbide osoan gidariak izango dituzte lagun.

Mankomunitatetik jakinarazi dutenez, urriaren 20tik 25era egingo den txangoan leku batzuk daude libre. Interesatuek lehenbailehen ipini beharko dute hartu emanetan Durangoko Udaleko (944657451) edo Mankomunitateko Adinekoen zerbitzuagaz (946200546). 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!