Egitasmo hauetako baten babesle da ANBOTO. Izan ere, podcast formatuak gazteen artean duen eragina kontuan hartuta, Mankomunitateak Podgazt proiektua ipini du martxan, Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera. Hartara, Jon Gomez Garai kazetariak gidaturiko elkarrizketak Instagramen @podgazt_gd, Spotifyn eta Youtuben argiratuko dituzte.
I'm Bizi ekimena
Gaztedi Durangaldea ekimenaren barruan, Gazteentzako Orientaziorako eta Enplegurako Azoka antolatu dute Zornotzan, azaroaren 21erako eta 22rako. "Ezinbestekoa da gure gazteei garapen akademiko eta profesionalean laguntzea. Lehentasun bat izateaz haratago, gure komunitatearen etorkizunerako funtsezko giltzarria da", azaldu du Ainhoa Salterain Zornotzako alkateak.
Gazteei zuzenduriko hirugarren egitasmoa Gaztekimen izango da: gazteen potentzial eraldatzailea bideratzeko ekimena. Oinarrizko Lanbide Heziketako bigarren mailako ikasleei zuzenduriko proiektua da. "Gure eskualdearen hobekuntzan modu aktiboan parte hartuko dute, ideiak eta proiektuak sortuz", azaldu du Idoia Otaduy Mankomunitateko presidenteak.