Plaza, kale eta zubi berri bana... eta 39 izen aukeran

Ekaitz Herrera 2024ko ira. 10a, 11:02

Durangoko Udalak herri galdeketak ipini ditu martxan herrian sortuko diren plaza eta kale berri bana izendatzeko. Era berean, Durango eta Iurreta lotzen dituen pasabide berria izendatzeko bozketa ere martxan dago. Azken honetan, udalerri bietako herritarrek, durangarrek eta iurretarrek bozkatuko dute. 

Bozketa epea irailaren 15ean amaituko da. Durangarrek partehartu.durango.eus atarian, Intxaurrondoko gaztegunean edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan eman beharko dituzte plaza, kalea zein zubia izendatzeko botoak. Iurretarrek Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, botikan, harategian, okindegian, Ibarretxe Kultur Etxean eta udaletxean atondu diren buzoietan eman ahalko dituzte botoak. 

Zubia izendatzeko proposamenak (Durango eta Iurreta):

  1. Atxutxietako Zubia: Herriko toponimian eta herri ezagutzan oinarritua.
  2. Arripausuetako zubi berria: Inguruan oinarritutako izendapena eta zubi berria izatea.
  3. Batasunaren zubia: Durango eta Iurretaren arteko lotura eta lotura nabarmentzen ditu.
  4. Bihurri berri: Deabruaren zubi zaharrarekin lotutako deabru berri bat proposatzen du.
  5. Deabruaren zubia: Deabruaren zubiaren euskarazko izen historikoari eusten dio.
  6. Elkartasunaren zubia: Udalerrien arteko elkartasuna indartzen du.
  7. Errekagane zubia: Kokapen geografikoan oinarritutako izendapena.
  8. Herri bi arteko zubia: Bi udalerrien arteko zubiaren kokapena islatzen du.
  9. Ibaizabal zehar: Ibaizabal ibaiari egiten dio erreferentzia, eta horren gainean dago zubia.
  10. Inpernuzubi: Deabruaren Zubiaren izen oinordekoa.
  11. Sapuzubi: Ordezko izendapenaren proposamena.
  12. Suhiltzaileen zubia: Suhiltzaileen lana aitortzen du.
  13. Urkullu lehendakaria zubia: Iñigo Urkullu lehendakariaren omenez.
  14. Zubiberri: Erraza eta zuzena, zubi berri bati egiten dio erreferentzia.
  15. Zubigorri: Zubigorriarekin eta zubiaren diseinu klasikoarekin duen loturagatik
    izendatua.

Durangoko kale berria izendatzeko proposamenak:

  1. Zesteruena kalea / Unzueta kalea / Juanito Unzueta kalea
  2. Santa Rita kalea
  3. Alkate Juanjo Ziarrusta kalea
  4. Esnatuberri kalea
  5. Gerediaga elkartea kalea
  6. Beato Jose Maria Azurmendi kalea
  7. Vicente Zavala kalea
  8. Iñaki Azkuna kalea
  9. Jose Luis Baqué kalea
  10. Raul Garcia Camacho kalea
  11. Wilhelm Von Humboldt kalea
  12. Leopoldo Zugaza kalea
  13. Andoni Iruarrizaga kalea
  14. Kurutzesantuoste kalea

Durangoko plaza berria izendatzeko proposamenak::

  1. Vicente Zavala plaza
  2. Aita Bixente Zabala plaza
  3. Esnatuberri kalea
  4. Beato Jose Maria Azurmendi plaza
  5. Independentzia plaza
  6. Bruno Mauricio Zabala plaza
  7. Jose Luis Baqué plaza
  8. Raul Garcia Camacho kalea
  9. Marisa Barrena Larruzea plaza
  10. Bidebiarte plaza
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!