Mankomunitateko Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuak tabakoaren mendekotasuna gainditzeko ikastaro berri bat antolatu du. Urriaren 8an hasi, eta martitzen arratsaldeetan egingo dute, izena ematen duten gehienen jatorrizko udalerrian. Parte hartu gura dutenek irailaren 30era arte eman dezakete izena, 94 620 05 20 telefonora deituta edo adikzioak@dma.eus helbidera idatzita.