Hamargarren urtez, ANBOTOk bere irakurleen argazkilari senari bidea eman eta udako argazki lehiaketa martxan ipini du. Aurten ere arlo bitan aurkeztu daitezke argazkiak: eskualdeko argazkirik onena eta eskualdetik kanpoko argazkirik onena. Argazkiak munduko edozein tokitatik bidali daitezke anboto.org atarira, lehiaketarako propio sorturiko atalera, irailaren 15era bitartean. Era berean, 688 635 041 whatsapp zenbakira ere bidali daitezke.
Irakurle saridunak aukeratzeko bozketa irailaren 16tik 22ra egingo da. Kategoria horretan, eskualdeko eta Durangaldetik kanpoko argazkiak lehiatuko dira. Epaimahaiaren saria ere egongo da.
Sarien artean, honako hauek daude jokoan: samartbox bat, Databostek emandako bluetooth aurikularrak, egonaldia Garaiko Landetxean, eta Errigoraren produktuekin osaturiko otzara.