Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, auto bik elkarren kontra jo dute goiz honetan, Urkiolatik Otxandiorako errepidean. Ezbeharrean pertsona bat zauritu da. Zauri arinak dituela jakinarazi dute. Gaineratu dutenez, errepidean ez dago aparteko trafiko arazorik momentu honetan. Edozelan ere, bidea garbitzen dabiltzala jakinarazi du Segurtasun Sailak.