Oizko ermitara igoera bertikala antolatuko dute domekan, San Kristobal jaien barruan

Anboto 2024ko uzt. 9a, 09:30

Munitibarko Txopitturri Guraso Elkartearen ekimena da.

Oizko ermitaren inguruan San Kristobal jaiak ospatuko dituzte domekan, Munitibarko Txopitturri Guraso Elkarteak antolatuta. Ohiko jai egunaren barruan ekintza berri bat antolatuko dute aurten: Oiz ermitara Igoera bertikala mendi lasterketa. Proba hau Igoera herrikoien liga osatzen duten zortzi lasterketetako bat da.

11:30eko mezaren ostean hasiko da igoera bertikala, 12:30ean. Arratsaldean zehar guraso elkartearen zozketa egingo dute. Egun osoa musikaz girotuko dute Obietak eta semeak. Txosna bat ere egongo da egun osoan bokatekin eta pintxoekin.

"Ziur gara giro ederra izango dugula Oiz ermita bueltan eta eskualdeko lagun guztiei, mendi lasterketa jarraitzaileei zein mendizale guztiei deia zabaldu nahi diegu, uztailaren 14an Oizera gerturatzeko. Finean, egun eder bat igaro nahi duen orori gonbidapena luzatzen diogu", adierazi dute guraso elkarteko kideek ohar batean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!